'Ez tiro egin anbulantziei' nobelaz ariko dira Ean, barikuan
Oraingoan Mikel Ayllon idazlearen lehenengo nobelaren inguruan ariko dira, Eskolondon. 19:30ean jarri dute hitzordua.
Igartza literatur beka irabazi zuen proiektuagaz. Eleberrian askatasuna, heriotza eta maitasuna, –hiru gai unibertsalak– hezurmamitzen ditu, eta Gerard eta Silvyeren istorioa kontatzen du.