Leitzara bidaia antolatu dute Ajangizen, urriaren 24rako
Ajangizko Udalak Leitzara irteera antolatu du urriaren 24rako, zapaturako. Hain zuzen ere, Iñaki Perurena harri-jasotzailearen Peru-Harri museoa bisitatzera doaz.09:30ean aterako da autobusa Mendietako plazatik. Leitzara iritsita, 11:30erako aurreiku...
09:30ean aterako da autobusa Mendietako plazatik. Leitzara iritsita, 11:30erako aurreikusi dute Peru-Harri museora bisita egitea. Bisita gidatua da egingo dutena, eta Iñaki Perurena bera izango dute gidari.
Bazkaldu ostean, Loiolako Santutegian geldialdia egingo dute, eta 19:30ak aldera bueltatuko dira. Adin guztietako herritarrei zuzendutako irteera dela adierazi dute, eta joan gura duten horiek guztiek urriaren 22a izango dute izena emateko azken eguna. Autobusa eta sarrera doanekoak dira.
Bestalde, udala datorren urteko egutegia egiteko argazki bila dabil. Herritarrek ere euren argazkiekin parte hartu ahal dute etxean argazki «aproposen» bat edukiz gero. Hala, kultura.ajangiz@gmail.com-era bidali ahal dituzte argazkiak edota kultur etxean edo udaletxean utzi. Udaletik azaldu dutenez, azaroaren 30era arte batuko dituzte argazkiak.