Juan Mari Beltran hirukoteagaz kantu afaria egingo dute
Kantu afaria egingo dute Muxikako Ariatza auzoan, hilaren 30ean; Oiartzungo Juan Mari beltran hirukoteagaz, hain zuzen. Garriko bertso eskolak antolatu du ekimena, Muxikako Udalarekin laguntzarekin, eta parte hartu gura duenak afarirako txartela hartu ...
Gernika-Lumoko Auzokoa eta Lagun-Etxea tabernatan ipini dituzte salgai txaartelak. Bestalde, 649 338 747 telefono zenbakira deituta ere eros daitezke afarirako tiketak, eta horretarako azken eguna urriaren 025a izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Aparia eta jaialdiagatik 20 euro ordaindu behar dira.
Euskal tresnen ikuskizuna
Juan Mari Beltranek, Ander Barrenetxeak eta Ane Erregek osatzen dute hirukotea, eta beraiek izango dira egunari doinua jarriko diotenak.
Kantaldia ez ezik, euskal soinu tresnen erakustaldia izango da: txanbela, ttunttuna, xirula, arrabita, txalaparta, xirolarru-bota, alboka, txistu eta danbolina eta trikitixa eta panderoarena.