Zabalik da Okelar anaiak bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epea
Lanak azaroaren 20a aurretik bidali beharko dira. Okelar anaiei abenduaren 19an egingo zaien omenaldian banatuko ditu sariak Mutrikuko Bertso EskolakMutrikuko Bertso Eskolak abian jarri du 27. Okelar anaiak bertsopaper lehiaketa. Interesatuek azaroaren...
Lanak azaroaren 20a aurretik bidali beharko dira. Okelar anaiei abenduaren 19an egingo zaien omenaldian banatuko ditu sariak Mutrikuko Bertso Eskolak
Mutrikuko Bertso Eskolak abian jarri du 27. Okelar anaiak bertsopaper lehiaketa. Interesatuek azaroaren 20a aurretik honako helbideetara bidali beharko dituzte lanak: Luardo Etxea (Barrenkalea, z/g) 20830 Mutriku (Gipuzkoa-Euskal Herria), Okelar anaiak bertsopaper lehiaketa Mutrikuko Bertso Eskola idatzita edo mutrikube@gmail.com posta elektronikora.Lehiaketari dagokionez, bi mailatan banatuta egingo da; batean, gazteek (15 urtera artekoek) parte hartu ahal izango dute, eta, bestean, helduek (16 urtetik aurrerakoek). Gazteek, gutxienez, hiru bertso edo sei kopla bidali beharko dituzte, eta helduek, aldiz, gutxienez sei bertso. Neurria eta doinua libreak izango dira, eta gaiak Okelar bertsolariekin (Roman eta Modesto Maiz) zerikusia izan beharko du.
Sustapen bideo eta guzti
Oinarrietan agertzen den bezala, bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko, eta epaimahaiak hala iritziz gero, sariren bat eman gabe utzi ahal izango da.
Bestalde, bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira, eta lanak izenorde batekin sinatuta aurkeztuko dira. Horrez gain, bertso bakoitzari bere ordena zenbakia ere jarriko zaio, eta bertso sorta bakoitzaren doinua ere zehaztea komeni da.
Sariei dagokienez, gazte mailako onenak txapela eta 50 euro jasoko ditu, eta bigarren sarituak, ordea, oparia. Bestalde, lehen mutrikuarrak ere oparia jasoko du. Helduen mailan, aldiz, txapela eta 300 euroko saria jasoko ditu irabazleak, eta aipamen bereziak, 150 euro. Mutrikuar onenak, azkenik, LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZAren urtebeteko harpitzetza eta bi lagunentzako afaria irabazteko aukera izango du.
Sari banaketa Okelar anaiei Galbaixo jatetxean egingo zaien omenaldian egingo da, abenduaren 19an. Aurtengo omenaldiaz gain, beste berritasun bat ere badakar lehiaketak. Berau zabaltze aldera, Ahotik paperera deritzon sustapen bideoa egin dute.