1960. urteko taldeko txirrindularien argazkia.
Goizean-goiz elkartu eta talde argazkia aterako dute Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan. Hain zuzen ere, 08:45ean ipini dute hitzordua.
Gero, bizikletak hartu, eta 65 bat kilometroko ibilbidea egingo dute. Oleskotik irtenda, Arratzu eta Munitibarretik zehar Lekeitiora helduko dira txirrindulariak. Handik Muruetaganeraino joan, eta Laidatik pasatu ostean helduko dira berriro ere Gernika-Lumora.
Ibilaldia amaitu eta elkarrekin bazkalduko dute Muxikako Urrutxua jatetxean. Bazkarira joan gura dutenek Ciclos Jesus bizikleta dendan eman behar dute izena.
Bertatu ezin direnek, telefonoz apuntatzeko aukera dute ondorengo telefono zenbakian: 946 253 193. Denda 9.30etatik 13:30etara, eta 16:00etatik 20:00etara dago zabalik.