Lanbide Ekimenak
Enpresak sortu nahi dituzten ekintzaileentzako 13.650 euroko partida agindu dute Lanbide Ekimenek. Lanbide euskal enplegu zerbitzuarekin sinatutako hitzarmen bati esker emango dituzte laguntza horiek.
Biru laguntzak bi motatakoak izango dira. Enpresa ideia bat dutenei zuzenduta daude batzuk, eta aholkularitza emango diete ideia hori egokia den ala ez aztertzeko. Azterketa egin bitartean hartuko dute diru laguntza.
Bestetik, jarduera berri bat martxan ipini nahi dutenentzako laguntzak emango dituzte. Jarduera hori gauzatu eta martxan jartzeko sostenguaa emango dute Lanbide Ekimenek.
Diru laguntza eskatzeko, ezinbestekoa da eskatzailea bera langabezian eta Lanbiden altan emanda egotea; ostean, aukeraketa prozesu bat gainditu beharko dute. Prozesu horretan parte hartu nahi dutenek eskabidea bete beharko dute Lanbide Ekimenen bulegoan.