Beste urte batez, Alemaniako Pforzheim hiriagaz elkartrukea egin du Gernika-Lumok, eta hango hamahiru ikasle ailegatu dira bertoko institutura. Gaur heldu dira 17-18 urte bitarteko ikasleak eta datorren eguaztenera arte berton izango dira elkartrukeko programaren kide diren horiek. Otsailean, berriz, gernikarren txanda izango da, eta orduan, bertokoak joango dira Alemaniako hirira.