Benito Ansola Sarietara aurkezteko aukera dago urriaren 16ra arte
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak, ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei zuzendutako hirugarren Benito Ansola Sariak antolatu dituzte aurten ere, EHUko Mikel Laboa katedraren babesagaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta ...
Euskaltzaleen Topaguneak 2010ean sortu zuen lehiaketaren helburua euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematea da. Horretarako, ikus-entzunezko proiektu bat ekoizteko, 3.000 euroko saria jasoko du irabazleak, eta 2016ko irailera bitartean edukiko du denbora proiektua gauzatzeko. 2016ko Euskal Zine Bileran aurkeztuko da ikus-entzunezkoa.
Oinarriak
Deialdian parte hartu nahi duten gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar dituzte 2015eko urriaren 16a baino lehen, eta euskararen presentzia ezinbestekoa izango da. Lehiaketara bakarka nahiz taldeka aurkeztu ahalko dute sortzaile gazteek.
Benito Ansola Sarien oinarriak Euskal Zine Bileraren webgunean daude ikusgai.