Ume, gaztetxo, kadete eta senior mailako eskubaloi jokalariek lehiatuko dute txapelketa. Hain zuzen ere, sei eskubaloi taldetako ordezkariak elkartuko dira Udazken txapelketan.
Urdaibai eskubaloi taldekoakaz batera, Bizkaiko beste lau eskubaloi taldeetako kideak lehiatuko dira: Ibaizabal, Urduliz, Romo eta Basauri. Halaber, Kantabriako (Espainia) Colindres taldeko ume eta kadeteek ere parte hartuko dute domekan.
Etzi, Bermeoko Arane kiroldegian bi partida ikusteko aukera egongo da. Mundakako Isla Kale kiroldegian, berriz, hamar partida jokatuko dituzte egun guztian zehar.
09:30ean hasiko da lehen neurketa Mundakako Isla Kale kiroldegian. Umeen mailako nesken etxeko bi talde elkarren kontra ariko dira. 10:30etatik aurrera jokatuko dute Bermeoko lehenengo partida Urdaibaik eta Ibaizabalek, nesken kadete mailan.
Bestalde, domekan, hiru norgehiagoka lehiatuko dituzte Urdaibaiko eta Colindresko taldeek. 10:30ean hasiko da umeen nesken mailako neurketa. Gero, maila berean mutilen txanda izango da, eta amaitzeko, 12:30etatik aurrera, kadete mailako mutilak ariko dira nor baino nor gehiago.