Auto bat iazko proban/ Iker Urien
Euskadiko Rally Txapelketarako puntuagarria izango da Gernika-Lumoko proba ere, eta bi egunetan jokatuko da. Parte hartu gura duten pilotuek izena emateko aukera dute dagoeneko, eta
www.gernikaracing.com webgunean egin dezakete. Derrigorrezko publizitatea onartzen duten autoek 250 euro ordaindu beharko dituzte, eta iragarkirik onartzen ez dutenek 500 euro.
Sport Erregularitatezko txapelketa ere jokatuko da Gernikan. Horiek 130 euro ordaindu beharko dituzte publizitatea onartuz gero, eta 260 euro publizitatea onartzen ez badute. Dirua Kutxabankeko
2095 0321 70 9107460246 kontu korrontean sartu beharko da urriaren 2a baino lehen. Inskripzio orria
www.gernikaracing.com webgunetik jaitsi eta ordainketaren ziurtagiriarekin bidali beharko da Gernika Racing Elkartera: (Mestikabaso 57 baxua. 48300 Gernika-Lumo).
Rallyan izena eman dutenen zerrenda urriaren 7an argitaratuko dute.
Aurten 194,54 kilometro izango ditu Gernika-Lumoko Rallyak, eta hamar izango dira erlojupeko zatiak: Montecalvon, Mendatan, Gernika-Lumon eta Arrietan; 93,30 kilometro guztira.