Jai Alai eta zesta punta Zinemaldian
Zinemaldian izango da ‘Jai Alai Blues’ film luzea. Jai Alairen eta zesta puntaren historia laburbiltzen duen ia bi orduko lanak inoiz kontatu ez den istorioa eta historia dakar pantaila handira.
Asmoa ez da kirolari justizia egitea, ideia kontzeptualagoa da”Horretarako, pilotariekin ez ezik, zesta munduaren enpresari handiekin ere hitz egin dute lana egiterako orduan. «Batez ere, zesta gorenean zegoen urteetako enpresa gizonekin egon gara, AEBetan frontoiak zabaldu ziren garaiko jabeekin, eta gainbehera garaiko enpresari handienetako batekin ere», diote. Richard Berenson da pertsonaia hori, Hartford Jai Alai kudeatu izan duen familiakoa. Edukinari buruzko informazio gehiegirik ez dute eman nahi, pelikula ikusi nahi duenaren grina mantentzeko. Hala ere, dokumentalak filma itxura duela argitu dute: «Bere alde dramatikoa du, amaiera bat ere badu…». Bilbaok azaldu duenez, pilotaria izandako ikerlari baten ikuspuntutik kontatzen du pelikulak Jai Alairen historia. «Pertsonajeak urrezko garaiak bizi izan ditu AEBetan, baina, greba baten ostean, dena amaitu egiten da. Horregatik, zesta punta nondik datorren eta gertatutakoa zergatik gertatu den ikertzen hasiko da».
Zesta gorenean zegoen urteetako enpresa gizonekin egon gara, AEBetan frontoiak zabaldu ziren garaiko jabeekin, eta gainbehera garaiko enpresari handienetako batekin ere”Istorioak bere garapena izango du, eta garapen horretan beste hainbat pertsonaia ezagutuko ditu ikusleak. Pelikulan agertzen diren hainbat pertsonajek, gainera, eurek bakarrik beste film bat egiteko beste ematen dutela diote egileek. Hilaren 24tik 26ra Inoiz kontatu ez den historia pelikula itxuran dakarte Zinemiraatalera. Hiru egunetan ikusiko da Jai Alai Blues: hilaren 24a, 25ean eta 26an. Lehen paserako sarrera denak agortu dira dagoeneko, eta hurrengo bi egunetan ere aretoa betetzea espero dute. Euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere bada gernikarren lana. Hiru hizkuntza biltzen ditu pelikulak: euskara, inglesa eta gaztelera. Euskaldunek eta Gernikak, gainera, dokumentalean pisu handia izango dutela aurreratu dute: «Askorik esan gabe, Remen gernikarra da protagonistetako bat». Beraz, hizkuntza eta erregistro ezberdinak direla- eta, adi egotea gomendatu dute egileek: «Zentzu guztiekin ikusteko film luzea da. Hizkuntzak nahasten dira, eta azpitituluei adi egon beharko dute ikusleek», Mintegiak azaldu duenez. Etxebarriak dioenez, «ikusleak lehenengo pasean sentsazio askorekin geratuko dira, eta agian pelikula berriro ikusi beharko dute gauza guztiak barneratzeko».
Remen gernikarra da protagonistetako bat”Amerikanuak dokumentalaren ideia duenarentzat, Jai Alai Blues guztiz ezberdina dela ohartarazi dute egileek. Antzekotasunen bat izan dezakeen arren, emaitza guztiz ezberdina dela diote. Zinemaldiaren ostean, Jai Alai Blues beste festibal batzuetara aurkezteko asmoa dute. Eta gero erakutsiko da zinemetan. Hiriburuetan ez ezik, herri txikietako zine aretoetan ibilbide luzea izan dezakeela diote; «Amerikuanuak-ek izan zuen bezala». Lehenago, baina, aurrestreinaldiak egin gura dituzte Gernikan eta Zumaian, bi udalerri horien laguntza izan dutelako. Serie bat egiteko beste Azken urte eta erdian buru-belarri aritu dira pelikula egiten, baina lau urte inguru eman dituzte bidaiatzen eta dokumentazioa batzen. «Mexikori buruzko dokumental bat egina dagoela esan daiteke» –dio Mintegiak–, «eta pelikulan material guzti horretatik zortzi minutu baino ez ditugu erakutsiko». Gauzak aukeratzen, laburbiltzen, kentzen… lan mardula izan dutela diote. Orain, material horrekin zenbait kapituluko serie bat egiteko beharrizana duela dio Etxebarriak. «Hori bideratzea da helburua, ea babesleak lortzen ditugun». Besterik ez dute zehaztuta. «Amerikanuak amaitu genuenean banuen buruan Jai Alairi buruzko zerbait egitea» –dio Etxebarriak–, «orain, badugu lana, baina ez dugu proiektu pertsonalik buruan».