Etzi jokatuko dute, 17:00etatik aurrera, Landare Tokin. Eta Gernika-Lumotik partida ikustera joan gura dutenentzat autobusa antolatu dute.
14:30ean irtengo da autobusa, Basurde Rugby tabernatik. Hain zuzen ere, autobuserako izen ematea ere bertan egin behar da, bihar, 20:00ak baino lehenago.
Gernika eta Hernaniren artekoa ez da jardunaldiko euskal derbi bakarra izango; Getxok eta Hernanik elkarren aurka jokatuko dute, etzi.
Bestalde, 2015-2016 denboraldiko etxeko lehenengo partida datorren astean jokatuko dute basurdeek, Pozueloren kontra.