'Bixitxi Marabilli re', bideoan
Piztiak talde ondarrutarraren eskutik, Ondarroako III. Marabilli Festibalak abestia edukiko du aurten. Bideoklipa asteon argitaratu dute. Abeslari ezagun askoren kolaborazioagaz egin da kantua.Koloretsua, jai itxurakoa eta umorez zein bizi pozez beteta...
Piztiak talde ondarrutarraren eskutik, Ondarroako III. Marabilli Festibalak abestia edukiko du aurten. Bideoklipa asteon argitaratu dute. Abeslari ezagun askoren kolaborazioagaz egin da kantua.
Koloretsua, jai itxurakoa eta umorez zein bizi pozez betetakoa. Horrelakoxea da Piztiak talde ondarrutarrak Marabilli Festibalerako egindako Bixitxi marabilli re abestiaren bideoklipa. Irailaren hasieran grabaketak egin eta gero, bideoak asteon ikusi du argia.Abestia talde ondarrutarrak egin badu ere, hainbat abeslari ezagunen kolaborazioa eduki dute Piztiakeko kideek: Gari, Aiora Renteria (Zea Mays), Petti, Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Nerea Sanchez (Keike).
Bideoak ikustaldi asko eduki ditu bi egunetan; 24 ordutan ia 2.000 bisita eduki zituen.
Marabilli Festibala urriaren 1etik 4ra ospatuko da, Ondarroan. Eta Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarra zena omentzea du helburu.
Urtez urte, jaialdia gero eta indar handiagoa hartzen ari da, eta ospe handiko artistek parte hartzen dute.