63. Zinemaldira joateko aukera edukiko du Zinemazale elkarteko batek
Donostiako 63. Zinemaldiagaz gozatzeko aukera izango du Lekeitioko zinemazale batek. Zinemaldira joateko bi sarrera zotz egingo ditu bere bazkideen artean Lekeitioko Zinemazale Elkarteak, eta sarrera horregaz, irailaren 26an Donostiako Kursalean ospatu...
63. Zinemaldia irailaren 18tik 26ra bitartean izango da, datorren barikutik hurrengo asteko zapatura. Bi pelikula, sari banaketa eta aurtengo irabazleak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute irabazleek.
Zozketa berezia datorren zapatuan, irailak 19, egingo dute Ikusgarri aretoan, 19:30eko emanaldia amaitu ostean.