Uda amaitzear da, eta, herrietako jai asko ere berarekin doaz; hala ere, badira jaiak ospatu ez dituzten herri edo auzoak ere. Ariatza auzoa da horietako bat, eta, dagoeneko prest da festetan murgiltzeko.
Domekan hasi eta hilaren 20ra arte, ez da etenik izango Muxikako Ariatza auzoko festetan. Bata dela edo bestea dela, aste osoan zehar izango da zer egin auzo horretan.
DomekN, 20:30ean botako dute txupina, eta, segidan, bakailaoa jateko ordua izango dute. Gauean, berriz, porra txapelketan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.
Astelehenetik aurrera, aldiz, mezagaz, briska txapelketagaz, txokolate janagaz, herri bazkariagaz, sardina janagaz eta musika emanaldiekin gozatzeko aukera izango da.
Hilaren 19an, bestalde, paella jateko bilduko dira herriko kuadrillak, plazan. Horren aurretik, baina, Bizkargi mendia igotzeko elkartuko dira zenbait korrikalari, Ariatzan. 10:30ean jarri dute hitzordua, eta ordu horretan hasita abiatuko dute Ziriloren desafioa, banan-banan. Bost kilometro eta erdiko korrikaldia izango dute aurretik parte hartzaileek, eta 30 minutu baino gutxiagotan burutu beharko dute ibilbidea. Parte hartzeko, baina, egunean bertan eman beharko dute izena interesatuek, eta ez da ezer ordaindu beharko.
Ohi bezala, Saragiaren hiletagaz agurtuko dituzte jaiak muxikarrek. Hori, baina, hilaren 20an, domekan, egingo dute, 13:30ean. Egun berean, eta horren aurretik, meza nagusia eta Ibarruriko Baso Txoritxo dantza taldearen saioa izango dira aukeran.
Egitaraua, egunez egun
Irailak 13, domeka
20:30. Txupin jaurtiketa.
20:45. Bakailao jana; tartean, trikitilariak.
23:00. Porra txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat 50 euro eta txapela; bigarrenarentzat 30 euro eta gazta bat; hirugarrenarentzat 20 euro eta txanpan botila bat; laugarrenarentzat 10 euro eta txanpan botila bat. Izena ematea: Hiru euro.
Irailak 14, astelehena
11:30. Meza nagusia, Ariatzako Koralak abestuta. Ostean, pintxoak eta poteoa.
18:00. Briska txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat 150 euro eta txapelak; bigarrenarentzat 80 euro eta gazta bana; hirugarrenarentzat 50 euro; laugarrenarentzat 25 euro. Izena ematea: Zortzi euro. Ostean, txokolate jana.
Irailak 15, martitzena
11:30. Arimen aldeko meza. Ostean, poteoa eta pintxoak.
14:30. Herri bazkaria.
Irailak 18, barikua
20:30. Sardina jana.
21:00. Kontzertua: Mas que cuerda.
23:00. Kontzertua: Dirty Riders.
Irailak 19, zapatua
10:30. Bizkargira igoera korrika. Ziriloren desafioa.
12:00. Paella jaia. Herriko kuadrillakoen paella jana, plazan.
Irailak 20, domeka
11:30. Meza nagusia, Ariatzako Koralak abestuta.
12:30. Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldea.
13:30. Saragiaren hileta.