'El barbero de Sevilla' opera Ondarroan ikusgai, eguaztenean
Gioacchino Rossiniren El barbero de Sevilla opera ikusi ahalko da eguaztenean Ondarroako Bide Onera zinema aretoan. Saioa 20:00etan hasiko da, eta ia bi orduko iraupena edukiko du (110 minutu).Eguaztenean Ondarroan eskainiko den saioa Parisko Opera Nat...
Eguaztenean Ondarroan eskainiko den saioa Parisko Opera Nationalean grabatutakoa da, eta, hortaz, ez da zuzenean emitituko.
Obra 1775ean Pierre-Augustin Caron de Beaumarchaisek idatzitako komedian dago oinarrituta. 1816. urtean estreinatu zen, Romako Argentina antzokian. El barbero de Sevilla Ameriketako Estatu Batuetan estreinatu ziren Italiako operen artean lehenengotarikoa izan zen (1825). Eta operako komedien artean, obrarik garrantzitsuenetarikoa bezala ezagutzen da; sortu eta 200 urte beranduago oraindik ere arrakasta daukan ikuskizuna da.
Sarreren zozketa
Sarrerak egunean bertan Bide Oneran eskuratu ahal izango dira. Dena dela, HITZAk, harpidedunen artean hiru sarrera bikoitz zokatuko ditu. Zozketan parte hartzeko, harpidedunek martitzena izango dute izena emateko azken eguna (16:00ak aurretik deitu behar da). Horretarako, HITZAren bulegoko telefono zenbakira deitu, eta harpidedun zenbakia eman beharko da: 94-684 44 36.