Samikollako auzotarrek San Nikolas Eguna ospatuko dute gaur
Mutrikuko Samikolla auzokoek San Nikolas eguna ospatuko dute gaur. 11:00ak inguruan, jaia iragartzen duten txapliguak bota ondoren, meza egingo dute Nikolas Deunari eskainitako ermitaren aurreko zelaian.Meza amaitu eta gero etorriko da eguneko unerik h...
Meza amaitu eta gero etorriko da eguneko unerik hunkigarriena. Elizkizuna amaitu orduko, auzoko jai batzordeak aurtengo omenduari oroigarria emango dio. Urtero auzoko pertsonaia edota talderen bat omentzen dute, ezustekoan. «Beti auzotar esanguratsu edota talde bati saria ematen saiatzen gara», azaldu dute jai batzordeko kideek.
Omenaldia egin eta gero, aldiz, ermitaren atzealdean jarritako txosnan txorizo egosia eta salda beroa dastatzeko aukera egongo da.
Azkenik, auzo jaietako zozketa egingo da zelaian.