Segurtasun pribatua mantentzeko adostutakoa betetzeko eskatu diote EAJren senatariek Espainiako Gobernuari. Gastuak aurten bost milioi eurokoak izan daitezkeela diote jeltzaleekIndiako ozeanoan lanean ari diren atunontzien segurtasuna bermatzeko adostu...
Segurtasun pribatua mantentzeko adostutakoa betetzeko eskatu diote EAJren senatariek Espainiako Gobernuari. Gastuak aurten bost milioi eurokoak izan daitezkeela diote jeltzaleek

Anasagasti Senatuan, azalpenak emoten
Indiako ozeanoan lanean ari diren atunontzien segurtasuna bermatzeko adostutakoa bete dezala eskatu dio Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Espainiako Gobernuari. Iñaki Anasagasti senatariak azaldu legez, ontzi horietako segurtasun pribatuak sortutako gastuak ordaintzeko konpromisoa hartu zuen Madrilek. Hori dela eta, gastuak ordaintzeko diru laguntzak eman ditzala exijitu dio Espainiako Gobernuari.
Anasagastik dioenez, agindutako laguntzak hartzea ezinbestekoa da gaur egun arrantza sektorearentzat, eta Arrantza ministro Isabel Garcia Tejerinari gogorarazi dio arrantza sektorearen egoera ez dela batere ona. Hala, bere ardura azaldu du EAJkoak Espainiako Senatuan. Anasagastiren esanetan, segurtasunak gastu handiak sortzen ditu, eta hegaluzearen prezioak %80 egin du behera. Hori dela eta, atunontzien enpresek bizi duten egoera kezkagarria dela esan du senatariak.
Gastuaren %25
Europar Batasunak agindutako Atlanta operazioaren baitan sortu zituzten segurtasunerako laguntzak, Indiako ozeanoan lanean dabiltzan ontzien kontrako erasoak zirela eta. Espainiak gastu horien %25 ordaindu beharko lituzkeela azaldu du EAJk Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duenaren pareko.
Atunontzietako segurtasunak eta babes ontziek 2015ean sortuko duten gastuaren kalkulua egina dutela esan du Anasagastik, eta, guztira, 5.216.234,20 eurora hel daitekeela azaldu du Espainiako Senatuan.