Arrantzale Egunaren biharamuna gogorra izaten da batzuentzat. Hala ere, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiekin jarraitzen dute Bermeon. Gaur, Andra Mari Hirugarrena dute.

Errenkada luzeak egon dira puzgarrietarako
Herriko umeek ez dute biharamunik, eta goizetik esnatu dira Gonzalo Nardiz enparantzan jarri duten jolas parkean gozatzeko. Adin desberdinetako umeentzako puzgarriak eta jokoak daude. 14:00etan zarratuko dute, baina arratsaldean 17:00etatik 20:00etara ere zabalik izango dute.
Arratsaldean ere, esku pilota txapelketa eta kale antzerkia izango dira.
Bestalde,
Kanta kanta lorue ekimenaren txanda ere gaur da, aurtengo jaietako berritasun nagusienetakoa. 20:00etan hasi eta 22:00ak aldera bitartean, kanta herrikoiak abestuko dituzte udalerritik barrena. Hiru talde osatzea da asmoa. Talde bakoitzak ibilbide jakin bat egingo du, leku zehatz batetik aterata; gero, talde horiek guztiak leku berean elkartzeko. Amaierako ekitaldia Artza frontoian egingo dute, 22:00etan, Euskeraz Berbetan taldeak antolatutako bertso saioa hasi baino lehen.
Jai Batzordeak antolatu duen ekimena da, eta herriko hainbat kultur taldek ere parte hartuko dute. Hala ere, parte hartu gura duen edozein herritar hurbildu daiteke gaur, 20:00etan, Goiko Plazara.
Bestalde, zapatura begira, sukalkirako prestatzen hasi dira bermeotarrak.
EGITARAUA:
BIHAR
15:00. X. Batel estropada Erroxape kaian.
Ondoren, sari banaketa ekitaldia, txosnetan.
17:00. Umeentzako tailerrak, Erreten parkean. Euria egingo balu, Frantziskotarren arkupean, Taraskan.
18:00- 19:30. Umeentzako poniak, Erreten parkean. Ondoren, ume eta nagusientzako txapel jaurtiketa, Erretenen.
20:00. Dantza tailerrak, txosnetan (mozorro eguna).
22:00. Gatillazo eta Zarpazo a Cicatriz taldeen kontzertuak, Bermeoko Kafe Antzokian.
22:00. Fat Fuckers, Urtz eta Skaiketan taldeen kontzertuak, Lameran.
ETZI. SUKALKI EGUNA.
10:00. Bermeoko Udalaren XLII. plater tiro saria, Atxurran (Arranotegi auzoan).
11:00. Sukalki txapelketarako izena ematea, Talan.
12:00. Trikitilarien kalejira talatik.
12:30. Gaiteroen kalejira talatik.
13:00. Sukalki txapelketako kazolen aurkezpena.
17:00. Sukalki txapelketaren sari banaketa ekitaldia, Talan.
18:00. Fanfarreen kalejira talatik.
19:30. Fanfarreekin jaitsiera.
20:00. Musika Portuzarrean.
21:30. Trakets taldeagaz dantzaldia, Lameran. Ondoren, pintxadie txosnetan.
DOMEKA.
10:00-14:30. III. oiloen erakusketa, Lameran.
10:00-21:00. Bermeoko herri azoka, Lameran.
10:00. LV. Sollube zirkuitua, 23 urtez azpiko elite mailako txirrindularitza txapelketa.
Ondoren, sari banaketa ekitaldia Nestor Basterretxea Aretoko eskaileretan egingo dute.
12:00. Ama Begoñakoa urpean tronuratzearen LII. urteurrena eta errespontsua Bermeoko San Juan aurreko ikuspegian. Euria egingo balu, Bermeoko San Frantzisko elizan egingo lukete.
Ondoren, lora eskaintza lurrez, itsasoz eta airez.
12:30. Senegaleko borrokak, Erriberan.
17:30. Umeentzako ekintzak, Goiko Plazan.
18:30. XLI. Herri kirolak, Lameran. Euria egingo balu, Artzafrontoian.
22:00. Suzko zezena, Goiko Plazan.
ASTELEHENA.
14:00. Nagusientzako herri bazkaria, Bermeoko Kafe Antzokian.
15:30. Galea hirukoteagaz dantzaldia, Bermeoko Kafe Antzokian.
17:30. Umeentzako bitsaren jaialdia, Lameran. Ondoren, ur jaurtiketa.
18:00. XXXV. Bermeoko Hiria eskupilota txapelketa, Artza frontoian.
19:30. Bermeoko play back txapelketa, Lamerako agertokian. Lehenengo umeen saioa izango da. Ondoren, nagusiak igoko dira agertokira.