Hil amaiera arte aurkez daitezke Zubikarai nobela sarirako lanak
Ondarroako Udalak aurreratu duenez, hilaren 30era arte aurkez daitezke Augustin Zubikarai nobela sarirako beharrak.Beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek helbide honetara bidali behar dituzte idazlanak: mrey@ondarroakoudala.net. Era berean, par...
Beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek helbide honetara bidali behar dituzte idazlanak: mrey@ondarroakoudala.net. Era berean, partaideek udaleko euskara sailera (94-683 36 68) deitu dezakete haien zalantzak argitzeko edota bestelako informazioa jasotzeko.
Parte hartzaileek lanak aurkezterakoan izen-abizenak, helbidea, nortasun agiriaren kopia eskaneatua, posta elektronikoa eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte.
Halaber, landuko duten kontakizunaren azalpena (2.000-6.000 karaktere) bildu beharko dute, haren ezaugarriak zehaztuz: argumentua, egitura, estiloa…
Horrez gain, idazlanaren lagina ere osatu beharko dute, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa.
Urtebeteko epea
Lanek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan behar dute; beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edota argitaratu gabekoak izan behar dira. Hala, aurretik beka irabazi dutenek ezin dute berriz parte hartu.
Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du. Diru kopuruaren erdia irabazle izendatzen dutenean jasoko du, eta beste erdia idazlan amaitua aurkeztu eta epaimahaikoek onespena emandakoan. Irabazleak gehienez urtebeteko epea izango du idazlan amaitua Ondarroako Udalari bidaltzeko.