Umeentzako patinaje ikastaroa emango dute uztaila eta abuztuan
Foruko Kultur Etxeak patinaje ikastaroa antolatu du uztailerako eta abuzturako. 5 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute, eta gutxienez, zortzi lagunek eman beharko dute izena.Uztailaren 27, 28, 29 eta 30ean, eta abuztuaren 3,4, 5 eta 6an emango ...
Uztailaren 27, 28, 29 eta 30ean, eta abuztuaren 3,4, 5 eta 6an emango ditu eskolak Urdaibai kiroleroak taldeak.
Patinaje ikastaroan parte hartu gura dutenek kultur etxean eman behar dute izena. Foruarrek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta kanpokoek, 12 euro.