Omako baso margotua ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte
Kortezubiko Oma auzoan kokatuta dagoen baso margotua bisitatzeko aukera eman nahi izan du Bizkaiko Foru Aldundiak udaran. Joan den asteburuan jarri zituen martxan bisita gidatuak, eta irailaren 16ra arte izango dira aukeran.Hala, Agustin Ibarrolaren hi...
Hala, Agustin Ibarrolaren hiru dimentsioetako lana bisitatu nahi duenak gida baten bitartez egiteko aukera izango du denbora guzti horretan. Hain zuzen, tarte horretan, barikuetan, zapatuetan eta domeketan egingo dituzte bisitok, 12:00etan eta 17:00etan, euskaraz, gazteleraz zein ingelesez.
Interesatuek Santimamiñeko informazio zentroan (Basondo z/g, Kortezubi) eskuratu ahalko dituzte sarrerak, 3 euroren truke. Erreserbak, berriz, santimamine@bizkaia.eus helbidera idatzita edota 94-465 16 57 telefonora deituta egin ahalko dituzte.