Bermeoko Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du abuztuaren 8rako Alkartasuna Dantza Taldeak, Bermeoko Udalaren laguntzagaz. Jaialdiaren 29. edizioa izango da aurtengoa.
Antolatzaileen arabera, Bermeon beste kultura eta ohitura batzuk ikusteko aukera eskaintzen du folklore jaialdiak. Era berean, Bermeoko kultura beste herri batzuetan ezaguna izatea ere ahalbidetzen du. Jaialdi horren bitartez, gainera, taldeko gazteek beste herrialde batzuetako gazteekin harremanak izatea ere ahalbidetzen du «elkarrenganako ezagutza bultzatuz», diote.
Aurtengo jaialdian, Frantziako, Indonesiako eta Las Palmaseko (Kanaria Handikoa) dantzariek parte hartuko dute, Bermeoko dantzariekin batera.
Abuztuaren 8an, Artza frontoian izango da talde horien guztien dantza erakustaldia, 22:00etan.
Parte hartzaileak
Frantzia. La Reoleko, Los Reoules taldea.
Las Palmas. Agrupacion folklorika San Cristobal taldea.
Indonesia. Pelita Harapaneko, Bureum Sendati taldea.