Talde gernikarraren kapitaina izaten jarraituko du 2015-2016 denboraldian ere.
Saskibaloi talde gernikarrak egin duen bosgarren kontratu berritzea da Garciarena, aurretik, Naiara Diezen, Yaiza Lazaroren, Rachael Vanderwalen eta Claudia Pop-en kontratuak berritu ostean. Bestalde, momentuz fitxaketa bakarra egin du taldeak: Ella Clark.
Garciak adierazi duenez, Gernika Bizkaia beti izan da “lehenengo aukera” beretzat: “Bizi osoa daramadan klubagaz Emakumezkoen ligan jokatzeagatik oso pribilegiatua sentitzen naiz”.
Defentzan egiten duen lan fisiko itzela nabarmendu du taldeak, eta entrenatzaileak uste du bide horretan aurrera egiten jarraituko duela, eta espero du erasoladietan haren ekarpen areagotzea.
Aurreko denboraldiko zenbakiek erakusten dute Garciak egindako lana. Batez besteko partidako hamazazpi minututik gora jokatu zituen, 2,6 punto lortu, 1,5 errebote eta 1,9 asistentzia edo azken pase.
Gerardo Candina talde gernikarraren presidenteak kontratu-berritzea poztekoa dela esan du: “Izaskunek hemen jarraituko duelako oso pozik gaude, eztabaidaezinezko jokalaria da guretzat, klubaren historiako parte da hemen ari baita minibasketetik”.
Halaber, haren inplikazioa eta jokalari moduan aurrera egiteko dituen gogoak azpimarratu ditu Candinak: ” Intentsitate eta dedikazio baldintza guztiak ditu gauza onen ekarpena egiteko, eta baita jokalari bezala hazten jarraitzeko gogoa eta inplikazioa”.