19:00etan hasiko da lehia, Axpeko probalekuan. Hain zuzen ere, auzo horretan Santiago eta Santa Ana jaiak ospatuko dituzte asteburuan, beraz, ikusle mordoa hurbilduko da bertara.
Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol federakundeak antolatuta Bikaiko zortzi taldek hartuko dute parte txapelketan: Arratzuko Piratak Herri Kirol taldeak, Abanto Zierbenako Gallartak, Abanto Zierbenako Las Karreras-ek, Barakaldoko Errekatxok, Ortuellako Brudin Gazteak-ek, Santurtziko Kabiezes-ek, Santurtziko KZ Kolpekak eta Trapagarango Aldai Aldek.