Autzaganeko tunelak
Bizkaiko Foru Aldundiaren azken aurreikuspenaren arabera, Autzaganeko saihesbideko lanak uda honetan amaitu beharko lirateke. Hala ere, emandako epea beteko ez delaren susmoa agertu du EH Bilduk. Hori dela eta, Aldundiari galdetu dio zein den lanak amaitzeko aurreikusten duen epea.
Era berean, EH Bilduk bere kezka agertu du atzerapen horrek ekar dezakeen gainkostuarengatik, eta Autzaganeko Aldi Baterako Enpresen Elkarteari eskatu dakiokeen balizko penalizazioaren inguruko informazioa galdegin du. Proiektu horren inguruan informazio falta dela esan du koalizioak. Hala, iaz Oka ibaian jazotako isurketagatik eman ziren ingurumen arazo larrien jatorria argitara atera ez diren obren akatsetan daudela uste du. Isurketa horren ondorioz URA Ur Agentzia eta Garraio eta Lan Publikoen sailaren esku hartzea beharrezkoa izan zen, eta Autzaganeko Aldi Baterako Enpresen Elkarteari arazoa zuzentzeko eskatu zioten.
EH Bilduk aurreko legegintzaldian ere hainbat galdera egin zituen Autzaganeko lanen inguruan; batetik, herritarren oharrei jaramonik ez egiteagatik, eta bestetik, ingurumenari konpondu ezinezko kaltea egiten ari zitzaionaren susmoa zuelako.
Autzaganeko saihesbidearen lanak 2012ko ekainean hasi zituzten, 63 milioi euroko aurrekontua daukate eta burutzeko epea 30 hilabetekoa da. Azken urteotan, lanen ondorioz, zenbait gertakari larri izan dira; hala nola, akuiferoak sikatzea edo aurretik aipatu ditugun Oka ibaian eman diren isurketak.