Erdi Aroko azoka hartuko du asteburuan, Mundakak
Barikutik domekara bitartean, Erdi Arora bueltatuko dira Mundakan. 11:00etatik 22:00etara, bertaratutakoek hainbat produktu izango dituzte aukeran egun horietan jarriko duten Erdi Aroko azokan.
Azokaz gain, kale animazioa ere ez dela faltako azaldu dute Mundakako Udaletik. Hala, egunero, kalejirak egongo dira, sabel dantza ikuskizunak eskainiko dituzte eta Erdi Aroko musikaz eta musika zeltaz disfrutatu ahalko da. Malabarak, tailerrak eta jolasak ere aurkitu ahalko dituzte azokara hurbiltzen direnak. Arratsaldeeetan, gainera ipuinetako pertsonaiak parte hartuko dute eta gauetarako su ikuskizunak antolatu dituzte.