Irazabal eta Duñabeitia iaz, Muruetan
Herri kirolen erakusleku izango da Gernika-Lumoko Picasso kalea hurrengo astean, hilaren 26an. Hain zuzen, aizkolarien desafioagaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek domeka horretan. 13:00etan hasiko da kirol erakustaldia.
Gernika-Lumoko Udalak antolatuta, Aritz Irazabal ugaotarrak eta Igor Duñabeitia foruarrak neurtuko dituzte indarrak. Bi metroko enbor bat etzanda eta bi enbor zutik izango dira Ugaoko aizkolari gazteraen erronka. Foruarrak, berriz, etzanda jarritako bi metroko 3 enborrekin lan egin beharko du.
Bi aizkolariek desafioa egiten duten lehen aldia ez da izango. Iaz, iraileam ere neurtu zituzten indarrak ugaotarrak eta foruarrak, Muruetan egin zuten desafioan.