kale izendegia, berrituta
Gernika-Lumoko Udalak webguneko kale-izendegia berritu du. Hala, gailu mugikorretara eta nabigatzaile berrietara egokitzeko tresnak eman gura dizkio herritarrari. Udal arduradunek azaldu legez, arlo kualitatiboan eta kuantitatiboan hobekuntzak eskaini gura dituzte.
Hori horrela, euskarri berriaren bitartez, udalaren kale-izendegi interaktiboak herritarren esku ipini gura ditu kale, kartografia eta interes puntuak.
Azken teknologiak erabilita, mapa horrek koloreen kontrastea izango du, eta planoan, kaleetan eta eraikuntzetan nabarmentzeko aukera ere. Horrela, ikusmen arazoak dituzten pertsonek ere identifikatu ahal izango dituzte.
Bestalde, enpresa direktorioa ere baduela esan du udalak, enpresei buruzko datu eta kokapenarekin. Honi guzti honi, gehitu behar zaizkio hurrengo hauek: interes puntuak, eraikuntzak eta kaleak ikusteko kontsulta arineko planoa eta erabiltzailearen arabera ibilbidea egokitzeko aukera.
Tresna erabilgarria eta dinamikoa izatea du helburu Gernika-Lumoko Udalak, eta etengabe berritzen eta garatzen joango den gailua izango dela jakinarazi dute. Horretarako, urtero-urtero berrikusiko dute.