Turismo sektorerako laguntzak bideratuko ditu Behargintzak
Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzekin gertatu modura, turismoko ekipamenduak modernizatzeko laguntza programa ere bideratuko du Bermeoaldeko Behargintzak.2014ko uztailaren 29tik aurrera, turismo sektoreko oinarrizko ekipamenduak modernizatz...
2014ko uztailaren 29tik aurrera, turismo sektoreko oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko egin diren inbertsio proiektuak laguntzea du helburu Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak martxan jarri duen laguntza programa horrek.
Turismo ostatua, sukaldaritza, jatetxeak, tabernak, bidaia agentziak, interpretazio zentroak, turismo garraioa eta turismo aktiboa jarduerak lantzen dituzten enpresa txikiek eta ertainek eskatu ahal izango dute laguntza.
Abuztuaren 11ra arte egin daitezke eskabideak Behargintzaren bulegoetan.