Ostalariei zuzendutako garagardo tailerra antolatu dute
Ostalaritzan lan egiten dutenentzako garagardo tailerra antolatu dute Gernika-Lumoko Lanbide ekimenek. Lehenengoz emango dute tailer hori, eta, jakinarazi dutenez, doan izango da.Hurrengo astelehenean uztailaren 27an izango dute Gernika-Lumoko ostalari...
Hurrengo astelehenean uztailaren 27an izango dute Gernika-Lumoko ostalariek garagardoaren munduan trebatzeko aukera. Tailerra arratsaldez izango dela jakinarazi dute, eta, parte hartu gura duenak, Barrutialde institutuaren ondoan dagoen Eraikuntzarako Teknologia Berrien Sormenerako Zentrora joan beharko du. Hain zuzen, 16:00etan hasiko da tailerra, eta 20:00ak arte iraungo duela jakinarazi dute.
Irakasle aditua
Euskadiko Sumileria txapeldun Iñaki Suarez izango dute irakasle, eta, besteak beste, honakoak landuko dituzte: garagardoaren historia, osagaiak, usainak, garagardo motak, estiloak, tirajea, kata eta dastatzea.