Madalen egun handia bihar bada ere, asteburuan Aulestiko Urriola auzoan ezkerrean eta Berriatuko Madalena auzoan eskuman jaietan murgilduta ibili dira egunotan. Aulestin, esaterako, haurrak beti-betiko jolasetan aritu ziren zapatu arratsaldean. Berriat...

Madalen egun handia bihar bada ere, asteburuan Aulestiko Urriola auzoan ezkerrean eta Berriatuko Madalena auzoan eskuman jaietan murgilduta ibili dira egunotan. Aulestin, esaterako, haurrak beti-betiko jolasetan aritu ziren zapatu arratsaldean. Berriatuan, ordea, asteburu osoan izan dute zer ospatu. Zapatuan, besteak beste, 49 bikotek parte hartu zuten mus eta briska txapelketetan, eta domekan, Aita Zakarias herriko apaiza ere omendu zuten herri kirolei tartea egin aurretik.