Castrok lidertzari eusten dio KAE 2ko sailkapenean
Errenterian (Gipuzkoa) eta Plentzian lehiatu dituzte laugarren eta bosgarren jardunaldiak, KAE 2an, eta Castrok liderra izaten jarraitzen du, 67 puntugaz.Bi puntuko aldea dauka Hondarribia bigarrenagaz, eta Sanpedrotarra da hirugarrena, 59 puntugaz. Mu...
Bi puntuko aldea dauka Hondarribia bigarrenagaz, eta Sanpedrotarra da hirugarrena, 59 puntugaz. Mundakak 37 puntu lortu ditu orain arte, eta zortzigarrena da sailkapenean. Bermeoko arraun taldea, berriz, 20 puntugaz hamaikagarrena da.
Banakako erlojupekoa
Herenegun banakako erlojupekoa izan zuten Errenterian, eta Castrok irabazi zuen, 20 minutu, 38 segundo eta 74 ehuneneko denboragaz. Haren atzetik sailkatu ziren Sanpedrotarra, Hondarribia eta Arkote.
Mundakak, 21 minutu, 36 segundo eta 19 ehuneneko denboran egin zuen erlojupekoa, eta bederatzigarren sailkatu zen. Hamabigarren sailkatu zen Bermeo, 22 minutu, 16 segundo eta 14 ehuneneko denboragaz.
Bestalde, zapatuan Hondarribia nagusitu zen Plentzian, 21 minutu, 8 segundo eta 96 ehuneneko denbora eginda. Haren ostean, Hibaika, Castro eta Sanpedrotarra izan ziren azkarrenak. Mundakak seigarren egin zuen, estropada, 21 minutu, 55 segundo eta 90 ehunenetan amaituta. Bermeo, berriz, hamaikagarren sailkatu zen, 22 minutu, 40 segundo eta 37 ehunenekotan.