Busturiko Axpe auzoak euskal artzain txakurren 22. erakusketa monografikoa hartu zuen zapatuan. Aurtengo edizioan, Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik etorritako 62 txakurrek parte hartu dute, horietatik, 16 artzain txakurren jabeek jaso zuten benetako artzain txakurra dutela ziurtatzen duen agiria.
Erregistro berrietan, Gorbeia zein Iletsu arrazakoak egon dira aurten: Gorbeia arrazako 5 ar eta 6 eme, eta Iletsuako 3 ar eta 2 eme, hain zuzen ere.
Aurten, gainera, berritasun modura bi txakurkumek parte hartu dute Busturiko erakusketa monografikoan, biak Iletsua arrazakoak, ar eta eme bana. Horien arteko onena, arra zela ebatzi zuen epaimahaiak, Fernando Bilbao Garciaren Bi esproi txakurra, hain zuzen ere.
Bestalde, aurreko urteetan agiria jaso duten euskal artzain txakurrek, berriz, edertasun txapelketan parte hartu zuten, honakoak izan dira aurtengo txakurrik ederrenak: Gorbeiakoa arrazan, Ferrari de Pardarri arra, Juan Antonio Maizarena eta Iletsuan, berriz, eme bat izendatu zuten ederrena, Juan Antonio Maizarena ere, Ilargi.
Txakurrek ardiekin gaitasun proba ere egin zuten, Izpiluetan. Gorbeia arrazan, Jose Mari Jauregiren Leze arra izan zen onena, Iletsuetan, bestalde, Jose Jabier Alzerrekaren Sua emea nagusitu zen.