Alkartasuna Dantza Taldeko dantzariek Bermeoko Abesbatzaren eta Busturialdeko Gaiteroen laguntza eduki zuten zapatuan Artza frontoian egin zuten urteko dantza erakustaldian; 80 dantzari eta musikari batu ziren. Hainbat izan ziren bertaratatukoek ikusi ...

Alkartasuna Dantza Taldeko dantzariek Bermeoko Abesbatzaren eta Busturialdeko Gaiteroen laguntza eduki zuten zapatuan Artza frontoian egin zuten urteko dantza erakustaldian; 80 dantzari eta musikari batu ziren. Hainbat izan ziren bertaratatukoek ikusi ahal izan zituzten dantzak, Euskal Herri guztiko txoko desberdinetakoak: Luzaideko dantzak, Nafarroa Behereko kabalgada, Gipuzkoako Erreberentzia, Baztango dantzen inguruko koreografia, Bizkaiko dantzak… dantzatu zituzten herritar ugariren aurrean.