Oinek, ahotsek eta musikak eztanda egiten dutenean
Mutrikuko Gure Ametsa Dantza taldeak sekulako ikuskizuna eskaini zuen zapatu gauean, Goiko Plazan, herriko musikariekin batera; ikuskizunak jendetza batu eta minutuetako txalo zaparrada lortu zuen.Magikoa izan zen Mutrikun zapatu gaua. Agertoki ederrea...
Mutrikuko Gure Ametsa Dantza taldeak sekulako ikuskizuna eskaini zuen zapatu gauean, Goiko Plazan, herriko musikariekin batera; ikuskizunak jendetza batu eta minutuetako txalo zaparrada lortu zuen.
Magikoa izan zen Mutrikun zapatu gaua. Agertoki ederrean, elizaren aurrean, herriko dantzariek eta musikariek sekulako ikuskizuna eskaini zuten. Gure Ametsa dantza taldearen 50. urteurreneko ikuskizunak Goiko Plaza jendez bete-bete egin zuen.Ordubete inguruko saioa izan zen. Dantzariek, herriko koruaren, txistulari zein akordeoilarien eta bandako kideen laguntzarekin, hainbat pieza eskaini zituzten, eta publikoa zutik jarri zuten. Ikuskizuna amaitu zenean, txalo zaparradak minutuak iraun zituen.