Eñaut Elorrieta gonbidatu dute Zinemazaleek Ikusgarri aretora
Lekeitioko Zinemazaleen Elkartaren eskutik, uztailaren 17an, 21:00etan, Eñaut Elorrietaren Deserriko Kantak lanaren aurkezpen birako azken kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da Lekeitioko Ikusgarri aretoan.Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak bere lehen...
Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak bere lehen urtea ospatzeko, ekintza eta ospakizun ezberdinak prestatzen dabil, eta Elorrietaren kontzertua izango da lehenengoa. «Lehenengo honetan zinearekin ia hasiera-hasieratik lotuta datorren beste arte mota bat erabili nahi izan dugu: musika», adierazi dute antolatzaileek. Horretarako pil-pilean dagoen euskal musikari baten partehartzaidetza izango dute, Eñaut Elorrietarena, hain zuzen ere.
Sarrerak Kultur-etxean daude salgai. Arratsaldero eros daitezke, 10 euroren truke.