Danborrada Busturian
Jai bat bestearekin ari dira lotzen Busturialdeko bizilagunak. Barikua da santuaren eguna, hori dela eta, egitarau oparoak prestatu dituzte astebururako Busturian eta Foruan.
Jai handiak izaten dira Busturiko San Kristobal auzoan, eta santuaren egunean bertan hasiko dituzte jaiak. Ohiko auto erakusketa ez da faltako barikuan Busturiko San Kristobal auzoko plazan. Busturiko autoez gain, eskualdetik hurbildutako autoak ere izaten dira horretan. Aurretik, baina, Irrintzi Alai Dantza taldearen dantza erakustaldia izango da leku berean. Arratsalderako, kale antzerkia eta batukada antolatu dituzte eta gaueko giroa alaitzeko, ostera, kontzertuak izango dira.
Zapatuan eta domekan festa giroan jarraituko dute busturiarrek. Kardiokickboxing erakustaldia, danborrada, erromeriak, pintxo lehiaketak eta txokolatada izango dituzte, besteren artean.
37. untxi sukalkia
Foruarrek ere San Kristobal ospatuko dute. Santuaren izena daroan baselizaren inguruan egingo dituzte eliz ospakizunak barikuan. Hala ere, domekan, 37. untxi sukalki txapelketa egingo dute, Busturialdeko «beteranoena» udalaren arabera. Gainera, egun berean, azken urteetan berreskuratu duten saragiaren ongi-etorria egingo dute foruarrek. Umeentzako jolasak ere ez dira faltako.
BUSTURIA
Etzi.
– 12:00. Meza-
– 13:00. Irrintzi Alai Dantza taldearen dantza erakustaldia, plazan.
– 14:00. Auto apainduen erakusketa, plazan.
– 18:00. Johny Sardina rock-eroak kale antzerkia.
– 21:00. Kalejira Dinbi Danba batukadarekin.
– 23:30. Kontzertuak: Backbone, The Riff Truckers eta Haitzama.
Zapatuan.
– 12:30 – 13:30. Kardiokickboxing erakustaldia, futbito zelaian.
– 20:00. Danborrada San Kristobal auzotik.
– 23:30. Kontzertuak: Bostenbor, Emon eta Bide Batez.
Domekan.
– 12:30. Meza,
– 13:00. Pintxo lehiaketa.
– 13:30. Nectar hirukotea.
– 17:00. Umeentzako parkea eta ondoren txokolatada.
FORUA
Etzi.
– 12:00. Meza nagusia, San Kristobal baselizan. Ondoren, salda eta bakailao jana.
Domekan.
– 11:30. Untxi sukalkirako izena ematea. Interesa dutenek, txosnan eman beharko dute izena.
– 12:30. Meza santua. Ondoren, saragiaren ongi etorria. Herriko Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoek dantza erakustaldia egingo dute. Jarraian, kazolen aurkezpena egingo dute eta ondoren sari banaketa ekitaldia.
– 17:00. Ume eta gazteentzako jolasak: zezen mekanikoa, piraten puzgarria eta margolarien txokoa.
– 17:30. Hamar urtetik gorako umeentzako txinbera lehiaketa antolatu dute.