Interesa dutenek uztailaren 13ra bitarteko epea dute izena emateko. Ibarrangeluko kultur etxean apuntatu behar da.
Futbito txapelketaren kasuan, talde bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu, baina, umeentzat eta gazteentzat doan izango da. Parte hartzaileak hiru mailatan banatuko dituzte: 12 urterarteko umeak (gehienez sei lagun taldeko), 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak eta 17 urtetik gorakoak.
Bestalde, pala eta raketa txapelketetarako bikote bakoitzak 10 euro jarri beharko ditu. Halaber, izena ematerakoan bakoitzaren telefono zenbakia eta emaila zehaztu beharko dituzte.
Uztailean eta abuztuan lehiatuko dituzte partidak, eta partaideek eurek epaituko dituzte.