Jai Batzordeko kideak, kartela erakusten
Eulogio Omaetxebarria gernikarraren
Nik! kartela aurkeratu du Gernika-Lumoko Jai Batzordeak aurtengo Andra Mari eta San Roke jaiak iragartzeko. Urtero legez, lehiaketa publikoa deitu zuen Jai Batzordeak, eta guztira 18 lan aurkeztu dituzte aurten.
Uztailaren 6an egin zuten kartelaren aukeraketa, eta egun berean eman zuten jakitera kartel irabazlea zein zen. Beraz, Omaetxebarriaren diseinua izango da abuztuaren 9tik 18ra bitartean ospatuko diren festen irudi ofiziala.
Omaetxebarriak 400 euroko saria irabazi du.