Urtero moduan, udalerriko altxorra bertatik bertara ikusteko eta haren inguruko informazioa ezagutzeko eskaintza martxan dago. Bisita gidatuak euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez egiten dituzte eta ordu bete inguruko iraupena dute.
Pertsonako 4 euro ordaindu behar dira, baina, aldez aurretik erreserbatuz gero deskontu berezia egiten dute. Horretarako, astebete lehenago erreserba egitea gomendatzen dute, egutegia eta ordutegia baieztatzeko. Bestalde, prismatikoak eroatea gomendatzen dute egurrezko ganga polikromatuaren xehetasunak hobeto ikusteko.
Erreserbatzeko edota informazioa jasotzeko telefono zenbaki hauetara deitu dezakete bisita egiteko interesa dutenek: 618 259 228 eta 634 425 769. Era berean, ondorengo helbide elektronikoetara idazteko aukera ere eman dute:
ibarrangelu.turismo@gmail.com eta
ibarrangelu@lagatour.com.
Martitzenetan eta zapatuetan aldez aurretik erreserbatutako taldeentzat bakarrik egiten dituzte bisita gidatuak. Domeketan bisita bakarra egoten da, 12:00etan hasita.
Uztaileko astelehenetan 10:30ean eta 12:30ean hasten dira bisitak. Eguaztenetan, eguenetan eta barikuetan, ostera, 10:00etan hasita edo 11:45etatik aurrera bisitatu daiteke eliza.
Bestalde, abuztuko astelehenetan, eguaztenetan, eguenetan eta barikuetan bi bisitaldi egiteko aukera eskaintzen dute, bata 10:30etatik aurrera eta bestea, 12:30ean hasita.