Arrantzaleen Museoak Itsas Bataioa antolatu du Karmen Egunerako
Lehenengo aldiz itsasoratzen diren horiei zuzendutako ekimena dela azaldu dute Arrantzaleen Museotik. Hilaren 16an, Karmen Egunean egingo dute Itsas Bataioa.
Parte hartzen duten horiek, itsasoko ohiturak eta jaiak ezagutzeko aukera izango dute lehenik eta behin, eta 30 minutuko bisita gidatua egingo dute Arrantzaleen Museotik. Ondoren, Hegaluze itsasontzia hartu eta Izarora eta Elantxobera irteera egingo dute. Amaieran, parte hartzaile bakoitzak itsas bataio diploma jasoko du.
Eskaeren arabera, euskaraz edo gazteleraz burutuko dute ekimena. 11:30ean jarri dute hitzordua Arrantzaleen Museoan eta gutxi gorabehera bi ordukoa izango dela azaldu dute.
Itsas Bataioan parte hartu gura duten horiek uztailaren 12a baino lehen eman beharko dute izena Arrantzaleen Museora hurbilduta, 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta edota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus-era idatzita. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, plazak mugatuak dira.