
tailerrak Euskal Herria museoan
Udara honetan ere, Euskal Herria museoak antolatzen dituen tailerretan ikasteko eta jolasteko aukera izango dute Gernika-Lumomo umeek. Martitzenean hasita, hamasei tailer emango ditu. Horien bitartez, zortzi ikasgai landu ahal izango dituzte 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeek.
Koloretako artelanei buruzkoa izango da lehenenhgo tailerra, eta uztailaren 14an errepikatuko dute. Azken tailerra uztailaren 24an izango da, eta, bitartean, ikasgai bakoitza birritan landuko dute Euskal Herria museoan.
Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, eta tailer bakoitzeko euro bat ordaindu.
Tailer denak goizez emango dituzte, martitzenetik barikura bitartean. 11:00etan hasiko dira, eta 13:00ak arte iraungo dute. Batez ere, gai historiko eta kulturalak landuko dituzte.
Tailerrak
Ekaina
Ekainak 30 (udako lehenengo tailerra izango da). Koloreetako artelanak.
Uztaila
Uztailak 1. Altxorrak eta piratak.
Uztailak 2. Euskal mitologia.
Uztailak 3. Artzainak.
Uztailak 7. Historiaurreko artistak.
Uztailak 8. Basoak historian 1.
Uztailak 9. Basoak historian 2.
Uztailak 10. Herri kirol olinpiadak.
Uztailak 14. Koloreetako artelanak.
Uztailak 15. Altxorrak eta piratak.
Uztailak 16. Euskal mitologia.
Uztailak 17. Artzainak.
Uztailak 21. Historiaurreko artistak.
Uztailak 22. Basoak historian 1.
Uztailak 23. Basoak historian 2.
Uztailak 24. Herri kirol olinpiadak.