Andra Mari eta San Roke jaietako irudia izateko asmoz aurkeztu dituzten 18 lanen erakusketa dago ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Gero, jai batzordeko kideak izango dira diseinu onena aukeratzeko erantzunkizuna izango dutenak. Uztailaren 6an hartuko dute erabakia. Berritasun bezala, aurten, beraien obrak modu digitalean aurkezteko aukera izan dute parte hartzaileek. Irudi onenak 400 euroko ordain saria hartuko du, etabere lana 2015eko jaien irudi ofiziala izango da