Nagusientzako tailerrak eskaintzen ditu Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, urtero. Orain 2014-2015 ikasturtean ikastitakoa eta landutakoa ikusgai dago erakusketa gelan. Uztailaren 3a arte izango dira han.

Kultur Etxeko tailerretan egindako lanak ikusgai daude
Ikastetxeetan bezala, kultur etxean ere amaitu da ikasturtea. Ikasleak izaten dira han ere, urtean-urtean eskaintzen dituen tailer desberdinetan. Bitxigintza tailerra, enkajezko bolilloak, eskualanak, hiru dimentsiozko eskulanak, puntua, keramika… Eta ikasgai guzti horietako ikasleak erakusketako komisario bilakatu dira egunotan. Izan ere, beraiek landutako eskulan guztiak erakusgai ipini dituzte kultur etxeko erakusketa gelan.
Puntuarekin egindako umeentzako jertseak, prakak, galtzerdiak… Enkajezko bolilloarekin egindako xalak, boltsak, zapiak, gortinak…. Keramikazko figurak, eskulanak, hiru dimentsioetan egindako koadroak… Tailerretako ikasleen emaitza uztailaren 3ra bitartean izango da ikusgai.
Ikasturtean egindakoa erakusten jartzea beraientzat, gainera, garrantzitsua da. Bego Oiarbide da enkajezko bolilloa egiten irakatsi duena, eta, haren esanetan, erakusketa bera atzean dagoen lan handia balorean jartzeko bitartekoa da.