Euriteen kalteak konpontzen ari dira Foruko Arrotzene- Santixenen
Arrotzene-Santixeneko auzo bidean neguko euriteen ondorioz izandako kalteak konpontzeko lanak burutzen ari da udala.Aurtengo lehenengo bi hilabeteetan izandako euri jasek eragin handia izan zuten auzoko bidean. Ondorioz, bidezoruaren materialak kalteak...
Aurtengo lehenengo bi hilabeteetan izandako euri jasek eragin handia izan zuten auzoko bidean. Ondorioz, bidezoruaren materialak kalteak jasan zituen. Ondorioz, euri asko egin izan duen egunetan erreka txikiak sortu izan dira. Egoera zuzentzeko arekak konpondu eta aldapa handiko guneetan sakangune diagonalak egingo dituzte. Konpontze lanak hilabeteko epean bukatuta izatea espero dute.