
Mundakan, San Pedro egunez, prozesioa egin eta aurreskua dantzatzen diote santuari.
Kostaldeko herri horietako zaindaria da San Pedro. Urte osoan haren omenezko jaien zain egon dira herritarrak, eta dagoeneko heldu da jaiak goi-goitik bizi eta primeran pasatzeko momentua.
Mundakan gaur murgilduko dira festa giroan. Elantxoben, ostera, bihartik martitzenera bitartean ospatuko dituzte sanpedroak.
Gaur eguerdian herritarren arteko bazkarian giro ederra izango dute Mundakan. Txilipitxeruek antolatuta, 15:00etatik aurrera elkartuko dira plazan.
Iluntzean kuadrillen jaitsiera egin ostean, gauean kontzertuak izango dituzte plazan. Besteak beste, Las Tea Parti Dj bilbotarren erritmo biziek dantzan jarriko dute enparantza.
Biharko zenbait kirol ekitaldi prestatu dituzte, eta goizaldean, jaiei hasiera ofiziala emango die Alboradak.
Elantxoben, rock gaua
Bestalde, Elantxoben, bihar iluntzean botako dute jaiei hasiera emango dien txupina. Guerako, portuan rock gaua prestatu dute, jaiak rock doinupean indartsu hasteko.
Etzi, eguerdiko estropaden aurretik, pintura lehiaketa egingo dute Gorgonio Renteria kultur etxearen kanpoaldean. Herriko paraje ikusgarriak marrazteko aukera izango dute parte hartzaileek. Arratsaldean, mozorro lehiaketan ondo pasatuko dute txikienek.
Santa Eufemiara prozesioan
Bestalde, astelehenean, Bermeon ere urteroko hitzordua dute Santa Eufemia elizan. Meza aurretik, udalbatza eta herritarrak prozesioan joango dira Santa Eufemia elizara.
Egitarauak:
MUNDAKA
Gaur.
- 15:00: Bazkari herrikoia plazan, Txilipitxeruek taldeak antolatuta.
- Bazkal ostean: Jolasak plazan, parte hartzaile guztientzat.
- 20:00: Basanetik behera bajadie, kapela buruan.
- 22:00: Kontzertuak plazan.
- 23:00: Txilipitxeruen musika karroa ibiliko da herriko kaleak alaitzen.
Bihar.
- 12:00: II. MDK Swim Bermeo-Mundaka uretako zeharbidea. Helmuga portuan.
- 16:30: Futbito partidak, Isla Kale kiroldegian.
- 19:30: Egunsenti dantza taldearen emanaldia, plazan (euria bada, Iskal Kale kiroldegian egingo dute).
- 20:00: Mundakako abesbatzaren eta gonbidatuen ekitaldia, Andre Maria Zeruratzearen parrokian.
Oharra: Txilipitxeruen musika karroa ibiliko da Alborada hasi arte.
- 03:00: Alborada udalbatzagaz, jaiei hasiera emateko.
Etzi.
- Egunean zehar: Eskubaloi partidak eta IX. Euskadiko Selekzioen arteko gaztetxoen eskubaloi txapelketa, Isla Kale kiroldegian.
- 13:00: Mundakako Jose Mari Egileor Txistulari elkartearen III. Kontzertu-kantaldia, plazan.
- 19:30: Kalejira buruhandiekin.
- 20:30: Disko festa, Bakk elkartearen eskutik.
Ekainak 29, San Pedro Eguna.
- 10:30: Txistularien kalejira.
- 12:00: Meza nagusia. Ondoren, San Pedroren prozesioa, ohorezko aurreskuagaz.
- 18:30: Pilota partidak, frontoian.
- Iluntzean: Caiman orkestra, plazan.
Uztailak 2, Nagusien Eguna.
- 12:00: Meza, nagusien omenez.
- 14:00: Bazkaria eta dantzaldia, El Casino jatetxean.
- 19:00: Umeen eta nagusien playback-ak, plazan.
Uztailak 3.
- 11:00: Umeentzako euskal jolasak, frontoian.
- 16:30: Itsas jaia, kukaña eta guzti, portuko moilan.
- 18:30: Pala partidak, frontoian.
- 19:30: Nagusien danborrada.
- 20:30: Mini Discorekin txikientzako dantzaldia. Ondoren: Combina2-gaz, transformismoa eta diskofesta.
Uztailak 4.
- 10:00: Sukalki txapelketaren hasiera.
- 11:00: Plazatik aterata, II. Krono igoera.
- 11:00: Txistularien kalejira.
- 13:00: Kazolen aurkezpena, eta, jarraian, sari banaketa, Abante Brass Band taldeak alaituta.
- 18:00: Pilota partidak, frontoian.
- 19:30: Batukale Sambagaz, kalejira.
- 22:30: Erromeria, Honat taldeagaz.
Uztailak 5.
- 11:00: Txistularien eta buruhandien kalejira.
- 12:00: Ume eta gaztetxoen parkea, plazan.
- 20:30: Mariachien kalejira.
- 21:00: Mariachien kontzertua, plazan.
- 22:30: Azkenengo traka, portuan.
ELANTXOBE
Bihar.
- 18:00: Mus txapelketa arina (Makues tabernan).
- 20:00: Txupina.
- 21:30: Rock gaua portuan: Blaster M, Back Bone, The Riff Truckers eta Lehian.
Etzi.
- 08:00: Aire zabaleko pintura lehiaketa, Gorgonio Renteria kultur etxean.
- 12:00: 28. Elantxobeko ikurrina.
- 18:00: Haurrentzako mozorro lehiaketa Gramolle.
Ekainak 29, San Pedro eguna (Eliza Barrin).
- 12:00: Meza nagusia.
- 13:00: Koral poteoa.
- 17:00: Esku pilota partida.
- 18:00: Txiki-Park ume eta gaztetxoentzat.
- 19:30: Triki-poteoa.
- 22:00: Esteibar erromeria.
Ekainak 30, San Pedro Txiki.
- 13:30: Triki-poteoa Gernika Folk taldeagaz, portuan.
- 19:30: Triki-poteoa Gernika Folk taldeagaz, portuan.
- 23:00: Joxe Mendizabal erromeria.
BERMEO
Ekainak 29, San Pedro eguna.
- 10:15: Udalbaltza Santa Eufemia eleizarantz abiatuko da Bermeoko Kultur etxetik abiatuta.
- 10:30: Prozesioa hasiko da Santa Eufemia eleizatik.
- 11:00: Meza Santa Eufemia eleizan.