Sei urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute skate eskoletan
Aurten ere, Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) eta Bermeoko Skateruek kirol elkarteak skate eskolak antolatu dituzte. Horietan sei urtetik gorako ume eta gazteek parte har dezakete. Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 30era arte eman daiteke izena, baldin eta plaza kopurua aurretiaz betetzen ez bada. Izena emateko orria GIZek duen blogean jaitsi daiteke.
Uztailaren 1ean, 2an eta 3an izango dira aurtengo skate eskolak. Sei orduko bi ikastaro izango dira, bi txandatan banatuta. Txanda bat goizez izango da, 10:00etatik 12:00etara, eta bestea, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.
Plazak mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek, txanda bakoitzean 10 umek parte hartu ahalko dutelarik.