
Berbalagunkideak, iazko irteera batean
Gernikatik Ariatzara mendi ibilbidea egingo du zapatuan Gernika-Lumoko Berbalagunek. Ekaineko irteera horretan, Lurgorri, Arane, Muxika, San Roman, Arburu, Etxeli eta Txakale zeharkatuko dituzte, Ariatzara heldu orduko. 15 kilometroko bidea egingo dute eta, mendi irteeran parte hartu gura duenak AEKren edota Udal Euskaltegiaren bulegoetan eman beharko du izena.
Dastaketa
Mendi irteeraren ostean, ardo dastaketa egingo dute, Ariatzan bertan. Ramon Bilbao ardoak dastatu gura dituenak 5 euro ordaindu ebharko ditu.