Maierreko diseinu onenak aukeratu dituzte
Ezagutara eman dituzte aurtengo Maierreko diseinu sarien irabazleak. Autoen apainketa ardatz izan duten 149 proiektu aurkeztu dira.Lehiatu diren lanak Frantzia, Italia, Alemania, Britainia Handia, Espainia, Txina, Kanada, Mexiko edo Brasilekoak izan di...
Lehiatu diren lanak Frantzia, Italia, Alemania, Britainia Handia, Espainia, Txina, Kanada, Mexiko edo Brasilekoak izan dira, besteak beste, eta saridunek 15.000 euro banatu dituzte hiru esparru desberdinetan.
Autoen diseinuak ardatz
Aurkeztutako proiektuak Colour &Trim sailean sartzen dira, hau da, autoen apainketarako koloreen diseinua, materialak eta egiturari dagozkionak. Autoaren kanpo eta barne produktuak diseinatu dituzte proposamen desberdinek, eta hiru sail desberdindu dira irabazleen artean.
Profesional izeneko esparruan Flysh Design proiektuak irabazi ditu 8.000 euroak. Proiektu irabazlea jatorri flysch edo sedimentaria daukaten harri eraketetan iradokituta dago. Harri horren egitura kontuan hartuta, geruza desberdinak nahastu dituzte egitasmoaren egileek auto apainketari begira.
Ikasleak deitutako sailean Cintiyo-Indian Public Transportation lanak irabazi du; Frantziako Rubika diseinuko goi institutuko ikasleek aurkeztu zuten lana. 4.000 euroko saria, India bezalako nazio batek autoen apainketarako dituen errekurtso natural, egitura eta patroi erabilerak ikertzearren izan da.
Praktikotasunari saria
Eta azkenengo txapela, Materialen erakusketa onena izenekoa eta 3.000 euroduna, Frantziako Ecole Superieure dArt et Design de Reims-ek eskuratu du.
Erabilera estetikoaz gain, diseinu guztiek produkzio lanetan daukaten praktikotasunari eman dio garrantzia erakunde publiko zein auto diseinatzaileek eratutako epaimahaiak.